Tag Archive for heziketa

Entrenatzaile euskaldunak hezten

LOGO

@JokinKamiruaga

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Euskarazko I. Saskibaloi Heziketa Jardunaldiak antolatu dauz Begoñazpi Ikastolan, euskaldun entrenatzaile gazteak heztea helburu eban jardunaldietan. Guztira, 36 entrenatzailek izena emon eben, gehienak hasi barriak ziran eta askok oraindik ez dabe talderik entrenatu. Artikulu honetan heziketa jardunaldietako hiru egunetan zehar gertatutakoaren barri emon gura deutsuegu.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioan egunerokotasunean euskararen erabilpenaren alde lanean jarraitzen dogu, eta Begoñazpi Ikastolan antolatu doguzan heziketa jardunaldi hauek horren adierazle dira. Gero eta entrenatzaile euskaldun gehiago dagoz, horregaitik, Heziketa jardunaldiak antolatzea erabaki genduzan, eta lehenengo edizio honetan 15-20 urte bitarteko hainbat gaztek izena emon dabe.

Gure hasierako helburu nagusia hasi barriak ziran entrenatzaile euskaldun gazteei saskibaloiaren hastapenean ezinbestekoak diran gaien inguruan orientabideak emotea zan, eta era berean, etorkizuneko entrenatzaileak euskaraz heztea. Horrez gain, euskaldun saskibaloi irakasleria be prestatzen joatea zan gure helburu nagusienetarikoa, etorkizun hurbilean Lehenengo Graduko ikastaroa euskaraz emateko behar adina irakasle kualifikatu izateko. Egia esan, ikastaroa giro euskaldun batean emon da, eta gure erronkarik haundiena bakotzak bere eguneroko jardunetara giro hori eroatea da, egun bakarreko kontua izan ez dadin. Read more

Comparte este post si te ha gustado: