Tag Archive for entrenatzaileak

Entrenatzaile euskalduna behar dugu

Koldo Tellitu

Gaur egun, oraindik ere ez da arraroa honelako iragarkiak ikustea noizean behin gure herriaren hainbat tokitan, izan ere,  entrenatzeko lana euskaraz egin dezaketen entrenatzaileak aurkitzea zaila izaten da zenbaitzutan. Hala ere, arlo honetan behar hainako aurrerapenak ematen ez direla dirudien arren, honelako iragarkiak mentalitate aldaketa baten erakusgarri dira, kirolean ere euskaraz aritu beharra barneratzen ari garenaren seinale, euskara normalizatuko bada, arlo guztietara zabaltzea beharrezko dugula barneratzen ari garenaren seinale.

Neure kirolean zentratuko naiz, Saskibaloian. Duela oso denbora gutxira arte, kirol honek dituen zailtasun tekniko-taktikoak medio, honelako iragarkiak ikustean euskararen erabilera eta kirolaren ezagutza aurrez-aurre jartzen zituzten erreakzioak sortu ohi ziren. Baziren pertsona batzuk entrenatzailea euskalduna izatea exijitzeak beronen kalitatea murrizten zuela uste zutenak, ala beste batzuk pentsatzen zuten entrenatzailea “ona” izateari eman behar zitzaiola lehentasuna eta ez euskalduna izateari, bi ezaugarriak bateragarriak ez balira bezala, eta gainera euskara gelan  ikasten dute umeek. Horrela sarritan ikusi ditugu egoera benetan lotsagarriak, diglosikoak euskararekiko, umetxo taldeetan jokalariak haien artean euskaraz hitzegiten eta entrenatzailea euskalduna ez izanda. Read more

Comparte este post si te ha gustado: